XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alejandro Handia, Estambul-eko museoan dagoen sarkofagoaren erliebea.

MAZEDONIA ETA ALEJANDRO HANDIAREN INPERIOA

Filiporen handinahikeria Mazedonia, lurralde menditsu bat duzu, gaurregun Yugoslabiak, Greziak eta Bulgariak osatua dena.

Peloponesoko guduak amaitu zirela berrogei urte eta gehiago zen, eta Atenas, Esparta eta Tebas elkarrekin borrokan ziharduten, hain zuzen, Greziarekiko nagusitza nork iritxiko.

Bienbitartean, Balkanetako penintsulako ifarraldean bazen herri bat; greko mintzaira mintzatu eta Olinpiar jolasetan parte hartu arren, erdi basati zen herritzat zedukaten greziar guztiek, aintzinako espartanoek zituzten ohiturak zituenak.

Halaz ere bazuen herri honek beste guztiengandik bereizten zuen harako zerbait.

Tebanoak espartanoen nagusitza suntsitzeko zorian zeudenean, hain zuzen, Mazedoniako printze gazte bat zegoen, gatibu egina, Printze hori bere lurreko errege aulkian eseritzeko deitua zegoen Filipo II izenarekin.

Bere gatibualdian, printze gazteak tebanoen antolaketa militarra ondo ikasi zuen, beraien instituzioak arreta handienaz aztertu zituen eta sakon aztertu Greziaren egoera tristea, zatitua bait zegoen eta hiri guztiak elkarren artean borroka odolgarri batean murgildurik.

Hain sakon sartu ziren gogaketa guzti hauek haren izpirituan, bere lurraldera itzuli zenean asmo hauxe besterik ez bait zeraman bere bihotzean, Grezia guztiaren jabe egitea ezik.

Errege koroa hartu zuen bezain laister, Jesukristo aurretik 360. urtean, bere indar guztiez ejerzitoa organizatzeari heldu zion eta mazedoniar falanje ezaguna kreatu zuen.

Lantza luzez harmaturik joan ohi ziren soldaduak, bost gizonek elkarren ondotik ezarririk zuzen aurrera begira eusten zituztenez.

Honela moldaturiko gizon masa trinkoaren aurrean ez zen eutsi zezaiokeen etsai talderik.

Denik eta etsai gogorrena ere desegina izan ohi zen.

Habildadez baliatu zen bere talentu politikoz, hirien eta alderdi politikoen artean inork ez bezala jakin zuen lixkar eta amarrukeria ereiten.

Batzu maltzurkeriz bereganatu zituen eta beste batzu beldurrez, baina ez zuen amor eman harik eta helendar estatu guztiak ere agintepean menderaturik ikusi zituen arte.